Zarautz Rugby Taldeak 2020-21 denboraldirako kolaboratzaile kanpaina jarri du martxan. Aurreko denboraldian izan zen bezala, hauek dira kanpainara atxikitzeko baldintza eta onura nagusiak.
Baldintza nagusiak:
- Ohorezko B mailako liga erregularreko partidu guztietarako sarrera. Sarrerarekin batera partidu bakoitzean pintxo bat daztatzeko aukera izango da eta Izarri okindegiko lazo eder baten zozketan parte hartzekoa.
- Kanpainara atxikitzean oparia: taldeko polo eder bat.
Txartel motak:
- Arrunta: 50€
- Gaztea: 25 urtetik beherakoak. 35€
- Familiarra: 45€ guraso bakoitzeko eta 20€ 25 urtetik beherako seme/alaba bakoitzeko. (Gutxienez guraso bat eta seme/alaba bat). Azalpenetan adierazi txartel familiarrean sartu nahi dituzun kide guztien izen-abizenak.
- Langabea/Jubilatua: 35€. Dokumentazioa aurkeztu beharra.
Parte hartzea:
- Online www.zarautzrugby.com/eu/egin-zaitez-kolaboratzaile web orrian horretarako prestatutako formularioan edo Astin partidu egunetan txarteldegian.
Informazio gehiagorako: info@zarautzrugby.com
* Oharra: Lehengo urtean kolaboratzaile izandakoek ez dute zertan berriz datuak eman. Aurten, emandako kontu zenbakitik egingo zaie kargua.