Senior B taldearen garaipena Euskal ligan

Senior B taldearen garaipena Euskal ligan
Lasarten jolastutako lehen itzuliko partidua (Txintxarri aldizkaria)

Iruñera joanda, La Unicako taldearen zelaira, Babyauto Zarautz/Beltzak taldeko jokalari gazteek euren eginkizuna bete zuten, Euskal Ligako 2. mailan sailkapenari garaipen bat gehituz.

Egun euritxu eta hotz batean, Juantxo Prietok eta Manu Pelaezek zuzentzen duten taldeak talde gogor eta borrokalari bati partida irabaztea lortu zuen. 8. minutuan markagailua estreinatu eta gero, Jorge Peruchena jokalariaren lesioagatik partida gelditu behar izan zen, 13. minutuan. Ondoren, Kepa Arruti izan zen protagonista, baloi bat atzematean etxeko erasoko abagune batean, eta defentsak gainditu ostean, Beltzak taldearen bigarren entsegua lortu zuen. 10 minutuz baloiaren jabetza borrokatu ostean, Iker Etxanizek zelaiaren alde batetik besterako jokaldi bat amaitu zuen. Atsedenaldira joan aurretik, Kepa Arrutik, berriz ere, makilen azpian sartu zen, Iker Etxanizen eraldatzea erraztuz.

0-26 markagailuan; euria, hotza, lokatza eta etxeko talde bat, atsedenaldiaren ostean indartsu zelairatu zena, baloiaren jaun eta jabe eginaz bere lehen entsegua lortu zuen. Gainera joko handi batekin jarraitu zuen, gauzak zail jarriaz bisitariei; baina Babyauto Zarautz/Beltzak berriz ere entseguko eremuan sartu zen Iker Etxanizen bitartez, Carlos Estradas bihurketa eginaz. Gipuzkoarrek jokoa kontrolatzea lortu zuten eta Gorka Aristondo eta Josu Goenaga eta Carlos Estradaren jokalariek markagailua irauli zuten, 5-45ekoa uzteko.

Senior B taldeak taularen erdikaldea hartzen du gaur egun, eta datorren astean sailkapeneko liderra etxean jasoko du, oraindik porrotik ezagutzen ez duen Arrasate Rugby Taldea.

Bultza Beltzak!