Lana eta konfidantzaz lorturiko 4 puntu

Argazkia: Esteban García Chico
Eta hasi zen partida Pepe Rojon, El Salvador Emerging etxeko taldearen hasiera bikainak etzien utzi Zarauztarrei ia baloi ikutzerik ere. Gainera 6. minutuan zigor kolpe batekin markagailua estreinatzea lortu zuten 3-0.
Ohorezko mailako liderraren bigarren taldea dira Pucelanoak eta zelaian lehen taldean ere noizbait jokatu duten jokalariak aurkeztu zituen. Babyauto Zarautz taldea pixkanaka bere jokoa egiten hasi zen, touchetan seguru, baloiarekin lan eginaz, zelaian aurrera egiteaz asmatu zuten eta 8. minutuan Agustin Cittadiniren bidez markagailua berdintzea lortu zuen. Bi taldeek jokatzeko modu antzekoa zuten eta "Chamizoek" zarauztarren armarik baliotsuenetako bat ezereztea lortu zuten, uztarria.
Agunstin Cittadinik berriz ere, zigor kolpe bat eta drop baten bidez 6 puntu gehitu zizkien zarauztarrei markagailua 3-9 jarriaz. Atsedenaldian Xabi Castañok bere taldekideak animatu eta jokoa berrantolatzen saiatu zen.
Bigarren zatian Salvador taldea motibatuago irten zela zirudien eta bere lehen entsegua lortu zuen 47. minutuan. Baina zarauztarrak lanean ondo ari ziren eta ondo formatutako maul baten bidez Iñigo Lasak Babyauto Zarautzen lehen entsegua lortu zuen. 4 minutu beranduago Facundo Orivek lortu zuen berea, beste maul baten bidez.
77. minutuan aldiz azkar eta egoki irekitako baloi bat jaso zuen Ugaitz Agirrek entseguko markatik 10 metrotara, aurkaria ondo fijatzea lortu zuen eta Sebastian Sedrani eman zion azken honek entsegu zonan baloia utzi eta 5 puntu berri lortzeko.
Etxeko taldeak ia denborarik gabe eta ustekabean partiduko azken entsegua lortu zuen markagailua 17-24 utziaz.
 
Aurkari gogorra, emaitza ona eta 4 puntu baliotsu sailkapeneko laugarren postuan kokatzeko.
 
Bultza Beltzak!