Konfiantza eta abiadurazko jokoa, garaipenerako gakoak

Konfiantza eta abiadurazko jokoa, garaipenerako gakoak
Iosu Valenciano aurkari batengatik ihesi nahiean (Argazkia: Jon Ander Vildosola)

Zure joko-sisteman konfiantza izatea funtsezkoa da dena nahi duen talde batentzat; Xabi Castañok zuzentzen dituenak, berriz, kontrolatu eta sinetsi egin dute, Uribealdeko talde bizkaitarra 35-5ekoarekin garaituaz.

Azken egunetako euriteak zirela eta lokatza izan zen epailearen lehen txistutik partida amaitu arte. Aurrean, azken urteetan Zarauztarren arerio beltza izan den Uribealdea zegoen, baina ohiturak noizbait aldatu beharra zeukan. Bosgarren minutuan, Babyauto Zarautzek, Carlos Estradaren bidez bere lehen entsegua lortu zuen. Alde batean eta bestean jokatu eta gero, Albert Onelei bera izan zen, maul baten bidez bigarren entsegua lortu zuena. Lehen zatia amaitzeko 5 minutu falta zirela aldiz, Juan Sorreluzek lortu zuen hirugarrena hiru laurdenetan ongi bideratutako jokaldi baten ostean. 35.minutuan 15-0 markagailuarekin, sentsazio ona transmititzen zien harmailetan zaparradari aurre egiten zien jarraitzaileei.

Aldageletako irteeran, 47.minutuan, Uribealdeak partiduko lehen eta entsegu bakarra lortu zuen, lehen zatian ia Zarauztarren zelaia zapaltzerik lortu ez zuenean. Nahiz eta kanpotarrek markagailua estrenatzea lortu, partiduaren tonika ez zen asko aldatu. Zarauztar talde gaztearen kontzentrazioa eta inspirazioa zela eta, etxekoek beste lau entsegu egitea lortu zuten, 2 Sebastian Sedranek, Corey Simpson eta Facundo Oribek bana. Uztarriko gailentasuna, hirulaurdeneko abiadura eta lokatzaren inportantziak etxeko taldeari hegoak eman zizkion, aurrean zuen Uribealdea lokatzetan hondoratu eta aukerarik gabe gelditzen zen neurrian.

Horrela, Babyauto Zarautz taldea, konfidantzaz eta ilusio handiz iristen da Gazteizko hurrengo zitara. Partidua ostirala, Abenduak 6an jokatuko da Gazteizko Gamarra kirolgunean.

Bultza Beltzak!