Iñaki Quesadaren omenezko triangularra aurredenboraldia hasteko

Larunbat honetan hasiko du aurredenboraldia talde seniorrak Astin bertan larunbatean jokatuko den Iñaki Quesadaren omenaldian.

Partida triangular moduan jokatuko da, Urruñako taldea, Hernani B-k eta Atletico SS-k osatutako taldea eta Zarauztarren artean.

Lehen partida arratsaldeko 17:30tan hasiko da eta hurrengoak jarraian jokatuko dira.

Xabi Castañok, entrenatzaile berriak, talde seniorraren formakuntza fisikoan egindako lana ere aldatu du. 7 asteko gimnasio lanak izan dituzte ekaina eta uztaila tartean eta iadanik aurredenboraldiko entrenamenduekin hasi dira dela 2 aste.

Lehen partida eta lehen kontaktuak zelaian, gauzak moldatu eta ligako lehen partidura egoera egokienean iristeko.

Bultza Beltzak!