Ezintasuna Vigoko lokatzetan

Ezintasuna Vigoko lokatzetan
Kepa Arruti Vigoko erasoa gelditu nahian (M. Moralejo: La Voz de Galicia)

Ez zen izan amestutako hasiera, hirugarren minutuan Albert Onelei-k txartel horia jaso baitzuen eta horrek asko baldintzatu zuen Kaleido Universidade Vigo taldearen hasiera. Eta hurrengo 10 minututako gutxiagotasunarekin, Vigoko taldeak gogor erasotu zuen zarauztarra, zigor kolpe bat 4. minutuan bihurtzea lortuaz, bere 9. jokalariaren bidez, Ezequiel Gabardos. Dortokaren XV-ak ezin zuen ohituta dagoen jokoa zabaldu eta etxekoek 13. minutuan marka-lerroan sartzea lortu zuen. Lehen saiakera 8. jokalariaren bidez lortu zuten: Falemaka Tatafu tonganoa. Babyauto Zarautz saiatu zen birritan baina ez zuen markagailua estreinatzea lortu.

Azken egunetan eroritako urek, zelaia asko bigundu zuten eta talde zarauztarraren jokoa asko zaildu zuten. Hala ere atsedenaldira joan aurretik Juan Sorreluz-en zigor golpe baten eskutik markagailua estreinatzea lortu zuten atsedenaldira 11-3 puntuekin joanaz.

Atsedenaldiak ongi egin zien Beltzei. Ez ziruditen lehen zatiko berdinak eta partidua ekin ostean, behin eta berriz etxeko taldea presionatu ostean beste zigor golpe bat bihurtzea lortu zuen Juan Sorreluz-ek. Are eta gehiago, 5 metrotara izandako euskaldunen mele indartsu bat hondoratu behar izan zuten Vigotarrek legez kontra eta epaileak entsegu zigorra eman zien zarauztarrei. Partiduan lehen aldiz aurrea hartzea lortu zuten 11 eta 13-koarekin.

Nahiz eta behin eta berriz saiatu, Kaleidoko taldeak jokoa garatzea saiestu zien eta azken 20 minututan bi entsegu gehiago egitea lortu zuen, azkena Falemaka Tatafu jokalariaren eskutik.

Partida amaieran 21-13. Talde zarauztarrak defentsako puntu bakarrarekin ekin zion itzulerako bidai luzeari.

Hurrengo astebukaeran lehen taldeak atsedena du atzeratua izan den partidu bategatik, baina bigarren talde seniorrak Astin jokatuko du bigarren faseko lehen partidua, larunbatean 16:00tan.

Bultza Beltzak!