Coruñara bidaia ohorezko B mailari hasiera emateko

Senior lehen taldea Coruñako CRAT-en aurka lehiatuko da ohorezko B mailako ligari hasiera emateko. Aurtengo honetan lehen astebukaeran bidai luzea egitea tokatu zaie jokalariei, baina lehen urteko zapore gazia gozotzeko asmotan joango dira.

Taldea udarako aurredenboraldi lan aparta eginaz dator, ekaina hasieran muskulazio lanekin hasita. Hau izan da Xabi Castaño entrenatzaile berriak hasieratik egin nahi izan duen lana, fisikoki indartsu iritxi ahal izateko denboraldi hasierara.

Aurredenboraldian birritan lehiatu da Urruñako errugbi taldearen aurka, eta behin Atletico SS-en aurka itxura ederra emanaz eta joku irekian azkartasuna erakutsiaz.

Taldea gogotsu dago denboraldiko lehen partidari aurre egiteko, igandean izango da 12:30tan Ferroleko errugbi zelaian.

Bultza Beltzak!