Zarautz Rugby Taldeak 2018-19 denboraldirako bazkide kolaboratzaileen kanpaina aurkezten du. Aurreko denboraldian harpideekin izan zen bezala, hauek dira kanpainara atxikitzeko baldintza nagusiak.

Baldintza nagusiak:

  • Ohorezko B mailako liga erregularreko partidu guztietarako sarrera. Sarrerarekin batera partidu bakoitzean pintxo bat daztatzeko aukera izango da eta Sinergia Fisioterapiako saio baten zozketan parte hartzekoa.
  • Kanpainara atxikitzean oparia: taldeko bufanda zoragarri bat, pin eta giltzatako bat edo motxila-boltsa aukeran.

Txartel motak:

  • Arrunta: 50€
  • Gaztea: 25 urtetik beherakoak. 35€
  • Familiarra: 45€ guraso bakoitzeko eta 20€ 25 urtetik beherako seme/alaba bakoitzeko. (Gutxienez guraso bat eta seme/alaba bat). Azalpenetan adierazi txartel familiarrean sartu nahi dituzun kide guztien izen-abizenak.
  • Langabea/Jubilatua: 35€. Dokumentazioa aurkeztu beharra.

Parte hartzea:

  • Online www.zarautzrugby.com/eu/bazkide-kolaboratzaile-kanpaina web orrian horretarako prestatutako formularioan.

Informazio gehiagorako: info@zarautzrugby.com

Eskatu zure Bazkide-kolaboratzaile txartela

IBAN formatua: ES11 2222 3333 44 5555555555


Errorea gertatu da eskakizuna bidaltzean. Saiatu berriro!


Eskaera ongi bidali da. Momentu gutxitan mezu bat jasoko duzu zure posta elektronikoan.