Seniorra (11/06/2010).- ZARAUTZ RUGBY K.E.K EUSKADIKO KOPAKO FINALA JOKATUKO DU Larunbat arratsaldean, Euskadiko Kopa finalerako txartela jokatu zuen Zarautz Rugby Taldeak Hernaniren aurka eta emaitza positiboari ezker, finalerako txartela lortu dute oraindik ligaxkako partida bat jokatzea gelditzen den arren. Azken hilabeteetan egindako lanak pixkanaka bere fruituak ematen ari da eta taldea geroz eta sendoago dago, ongi hari dira entrenatzen eta entrenamendu horiek zelaian islatzen ari dira. Partiduko lehen minutuetan indarrak parekaturik izan ziren. Zarauztar taldeak partiduari erritmo bizi bat ezarri nahi zion eta Hernaniarrak aldiz, jokoa aurrealdean oinarritu nahi zuten. Hernaniarrek aurrealdean zuten pisu diferentzia oso handia zen Zarauztarrenarekin konparatu ezkero. Partidako lehenengo puntuak Zarauztarrentzat izan ziren, Joanesek gauzatutako bi zigor golperi ezker (6-0). Minutu hauetan Zarauztarrak erabat nagusi ziren, eta aurrealdean nahiz eta indarrez gutxiago izan, bikain bideratutako mol bati ezker, Julenek taldeko lehen entsegua lortu zuen (13-0). Honen ondoren Hernaniarrak suspertu egin ziren eta pixkanaka metroak irabazten joan ziren. Ala ere, Zarauztarren entsegu gunetik gertu zeudenean, Aitorrek lapurtutako baloi bati ezker, zelai guztia zeharkatu eta Zarauztarren bigarren entsegua ekarri zuen markagailura (18-0). Hernaniarrek ez zuten amore eman eta lehen zatiko azken minutuan, beraien lehen puntuak lortu zituzten (18-7) Zarauztarren garaipena zalantzan jarriaz. Bigarren zatian Hernaniarrek beraien jokoa ezarri zuten zelaian. Baloia aurrealdean jokatuaz, eskura jokatzeko nagusitasuna lortzen zuten eta modu horretan iritsi zen kanpotarren bigarren entsegua (18-14). Nahiz eta etxekoak bigarren zati honetan ezinean egon, izan zituzten baloi gutxiak ongi aprobetxatu zituzten eta horietako batean, Joseba Galarragak, Zarauztarren entsegu berri bat lortu zuen, zaletuei lasaitasun pixka bat emanez (25-14). Hala ere Hernaniarrak indartsu jarraitzen zuten, eta lehendabizi zigor golpe bati ezker, eta ondoren entsegu berri bati ezker, markagailuan 25-24 estua ezarri zuten. Hernaniarrek partidari buelta emateko saiakera honetan indar asko bertan utzi zituzten. Hau probestuz, azken minutuetan Zarauztarrek baloia errekuperatu zuten eta azken momentuan Joseba Galarragak partidako azken entsegua lortu zuen. Honela, partida amaierara 32-24 markagailuarekin iritsiz. Emaitza honekin, nahiz eta Zarauztarrei atzeratutako partidu bat geratu jokatzeko, lehen postua ziurtaturik dute. Beste multzoan ere norgehiagoka bat dago atzeratua, bertako emaitzaren arabera erabakiko delarik nork jokatuko duen zarauztarren aurka, Euskadi kopako finala. AZKEN JARDUNALDIA DATORREN ASTEAN IRUŅEAN ETA FINALA 19AN Euskadi Kopako azken jardunaldia datorren larunbatean jokatuko du Zarautz Rugby Taldeak Iruņean bertako La Unica taldearen aurka. Lehen postua ziurtatuta dute Zarauztarrek baina lehia finalerako proba bezala oso baliotsua izango da. Finala aldiz, hilaren 19an izango dela dakigun arren, oraindik ezin dizuegu jakinarazi non izango den. Euskal Rugby Federakuntzak ez du erabaki finalak non jokatuko diren, baina jakin bezain azkar jakinaraziko zaizue.
|