Zarautz Rugby Taldea (19/05/2010).- Zarautz K.E Rugby Taldea lidertzan Euskadiko Kopa Txapelketan Larunbat arratsaldean jokatutako partidan pausu garrantzitsua eman zuen Zarautz Rugby Taldeak Euskadiko kopako burrukan sartzeko, Getxo-ren aurkako partida erraztasun osoz irabaziz (20- 0) Aurreneko jardunaldian, bi taldeek beraien partidak irabazi zituzten eta bigarrengo jardunaldi honetan, taldeko lidertza zegoen jokoan. Txapelketa honetan, porrot batek lehen postua lortzeko ia aukera denak galtzea suposatzen du eta horren jakitun, Zarauztarrak oso kontzentraturik irten ziren zelaira. Eguraldi euritsuak baldintzatuta, etxekoek ezin izan zuten beraien jokoan ezaugarri nagusi den eskurako joko bizia erakutsi, baina aurrelarietan oinarritutako joko batean, metroz metro atzera bota zituzten Getxotarrak. Zarauztarrak erabat nagusi izan ziren zelaian eta Getxotarrak beraien zelaitik irten ezinik ibili ziren. Zarauztarren lehenengo puntuak, Patxi Barrenetxeak lehen zatiko 20. minutuan lortutako entsegu bati ezker iritsi ziren. Entsegu honek Zarauztarrak gehiago motibatu zituen eta 25. minutuan zigor golpe bati ezker, eta 30. minutuan Josu Galarragak egindako entsegu bati ezker, atsedenaldira 15 eta 0 emaitza argi batekin iritsi ziren. Bigarren zatian gauzak lehenengo zatian bezala jarraitu zuten. Zarauztar talde gaztea erabat nagusi zen eta Getxotarrei ez zieten inongo aukerarik ematen. Bigarren zati honetan egindako aldaketek, nekeak eta eguraldi petralak, partidako erritmoa asko jaitsi zuten. Hala ere, 30. minutuan Iņigo Urbieta gazteak bikain hasitako jokaldi batean, Getxotarren defentsari iskin eginez, Aitor Amilibiak Zarauztarrentzat azkeneko puntuak lortu zituen entsegu berri bati ezker. Emaitza honekin, Zarauztarrak sailkapeneko lehen postuan jartzen dira bi partidaren faltan. Aurrenekoa Iruņean La Unica talde nafarraren aurka jokatu beharko dute eta bigarrena etxean Hernani talde indartsuaren aurka. Bukatzeko aipatu, Zarauzko taldea aurtengo Euskadiko Kopan lortzen ari diren emaitzak. Datorren urterako prestakuntza bezala, talde oso gaztearekin jokatzen ari dira eta larunbateko partidan 4 jubenil izan ziren lehen hamabostekoan, eta beste lau jubenilek beraien aukera izan zuten ordezko postuetatik zelairatuz. Poztekoa benetan, gazte hauek erakusten ari diren jokoa eta grina. ERRUBY ARROBIKO ALEBIN TALDEA ERE BIKAIN KONTXAKO HONDARTZAN Aurreko larunbatean Gipuzkoako errugbi jardunaldia ospatu zen Donostiako Kontxa hondartzan eta bertan egon zen Gorka Bodas eta Aitor Amilibiak zuzendutako alebin taldea jarraian aipatzen ditugun jokalariekin: Andrei Simionca, Axier Irigoien, Julen Borlle, Patxi Gabilondo, Xalbat Amilibia, Unai Elustondo, Rapha Yeregi, Danel Gorostiaga, Iosu Berruete, Unai Linazasoro, Gari Balenziaga eta Martin Irizar. Bodas eta Amilibiak zuzendutako taldeak oso lan txukuna egin zuen eta txapelketa 2. postuan amaitu zuen. Zarauztar gazteak, ligaxkan jokatutako 3 partidak irabazi zituzten eta finalerako sailkatu ziren; Hernani 0-Zarautz 15, Zarautz 60- Atl.SS 0, Gaztedi 0- Zarautz 20. Finala, beste taldeko lidertzan amaitu zuen Eibar taldearen aurka jokatu zuten eta partidaren emaitza 10-5 izan zen Eibartarren alde. Emaitzak ez zuen inolaz ere islatu zelaian gertaturikoa, non zarauztarrak izan ziren partidu guztiaren jabe baina Zarauztarrek eginiko lana baloratzeko modukoa izan zen. Ikusi dezakegunez, pixkanaka Zarautz Rugby Taldeko harrobia bere fruituak ematen ari da.
|