Garagardo Azoka (29/03/2010).- Asteazkenean, arratsaldeko zortzietan (takilak zazpietatik irekita izango dira) emango zaio hasiera Zarautz Rugby Taldeak antolaturiko X. Garagardo Azokari. Karpa, urtero bezala, malekoi amaierako Munoa plazan egongo da eta aurtengoan, irekieraz arduratuko diren gonbidatuak, Barrikada talde ospetsuko partaideak izango dira. Barrikada taldea, Garagardo Azokaren X. urtemuga dela eta, abuztuaren 28an Zarautzen kontzertua ematekoak dira. Kontzertua eta Garagardo Azokaren arteko lotura egiteko, nahiz eta abestera ez etorri, azokaren irekiera egiteko ardura hartuko dute. Garagardo Azoka, asteazkenean zortzietatik gaueko ordu-batak arte irekita izango da. Beste egunetan aldiz, ostegunetik astelehenera, eguerdiko hamabietatik, gaueko ordu-batak arte egongo da azoka irekita. Garagardoei aipamena eginez, aurtengo edizioan, urteroko eskaintzari (Heineken, Amstel, Guinnes, Paulaner, Affligem,..) aurreko urteetan egon ez diren hiru garagardo gehitu zaizkie. (Affligem Doubble, Maes eta John Smith). X. urteurrena izanik, aurtengoan antolatzaileek egunero eskaintza ezberdinak antolatu dituzte. Honela, asteazkenean Barrikadaren laguntzarekin inaugurazioa egiteaz gain, Drindots taldearen kontzertua izango da. Ostegunerako, Hamaika Bertuteren eskutik bertso bazkariaz gain, haurrentzako jolasak ere izango dira. Arratsalderako aldiz, ohikoa bihurtzen hari den patinete karrera egingo da. Eguna bukatzeko, gauean TZ taldearen eskutik kontzertua izango dugu. Ostiral eguerdian ipuin kontalariak izango ditugu haurrentzat eta gauen berriz Lugh talde irundarra izango da azoka girotzeko arduradun. Larunbat eguerdian haurrentzako entretenigarri pailazoak izango dira, eta gauen aldiz, Fan & Go!!! talde zarauztarra. Igandean programazio benetan zabala izango dugu. Hasteko, eguerdian haurrentzat pailazoak izateaz gain, Errealak Hercules-en aurka jokatzen duen partida emango da zuzenean. Hau bukatu ondoren, Harley Davidson motorren bilkura izango da Munoan, Euskal Herriko 50 bat motorzale etorriko direlarik beraien motor dotoreak erakustera. Arratsaldean berriz, binakako pilota finala ikusi al izango da karpan eta bukatzeko, gauen karaokea izango da bezeroak girotu dezaten karpa DJ baten laguntzaz. Azokako azken egun den astelehenean, eguerdian ohikoa izango diren haur jolasez gain, Karpa Itziar eta Garazi bikotearen euskal kantekin girotua izango da. Gauean aldiz, Garagardo Azokari bukaera emanez Unsain anaiak taldearen kontzertua izango da. Ikus dezakezuen moduan, aurtengo edizio berezi honek mota guztietako eskaintzak izango ditu. Aukera anitz, jendea Munoako karpara gerturatu eta bertako jai giro, garagardo eta jakiaz gozatzeko. Zarauzko Rugby Taldearen eskutik, ondo pasa eta asko gastau!!!!
|