ESPAINIAR TXAPELKETARAKO TXARTELA SAIL BAINA EZ EZINEZKO ZARAUTZ RUGBY TALDEKO GAZTEENTZAT
Hernani K.E. jokalariek argi erakutsi zuten gazte mailan duten esperientzia.
Juniorra (23/02/2010).- Partida hasiera polita izan zen. Zarauztarrak gogotsu irten ziren eta aurkariak ondo presionatuaz, partida hasiera egokia eman zien Hernani bazelako talde eskarmentatu baten aurrean. Minutuak aurrera zihoazen heinean gainera, Zarauztarren nagusitasuna areagotuz joan zen, nahiz eta Hernanikoek ongi geratzen zituzten etxekoen erasoak.
Hala ere etxekoek egindako hutsegite batez baliatuz, Hernanikoek baloia errekuperatu zuten eta azken metroetan zarauztarrek egindako zigor golpe baten ondorioz, lehen hiru puntuak gauzatu zituzten (0-3). Nahiz eta baloiaren jabetza Zarauztarrena izan, Hernanikoek eskura jokatutako baloietan metro asko irabazten zuten eta min handia egiten zieten etxekoen defentsari. Hauetako jokaldi batean, hegaleraino irekitako erasoan, Hernaniarren lehen entsegua iritsi zen (0-8). Entsegu honek Zarauztarrak indar berritu zituen, eta zelai erdia errekuperatutako baloi baten ondoren, Anton-ek aurrean jarri ziren aurkari guztiaz baztertuaz Zarauztarren lehen entsegua lortu zuen (7-8). Hala ere, honen ondoren ere gauzak ez ziren aldatu. Zarauztarrak nagusi ziren zelaian baina Hernanikoen eskurako jokoa bikaina zen eta min asko egiten zuten beraien erasoetan. Honela eta beste hutsegite batez baliatuz, kanpotarren bigarren entsegua iritsi zen atsedenaldira 7-13ko markagailuaz iritsiz.
Atsedenaldiaren ondoren Hernaniarrak sendoago hasi ziren eta zelaian nagusi izan ziren. Baloia egoki mugitzeaz gain, aurrealdeko jokalariak ere gogor hasi ziren lanean eta modu horretan, Zarauztarren defentsa lekutik kanpo atera zuten. Hau aprobetxatuaz, Hernaniarren entsegu berri bat iritsi zen (7-20). Honen ondoren Zarauztarrek zuten guztia eman zuten tarte hau murrizteko, eta aurrealdean oinarritutako jokaldi batean, Mikel Eceizaren barne-aldi batean, Zarauztarren azken entsegua iritsi zen (14-20). Etxekoak partida irabazteko entsegu bakarrera ziren eta honek emozioa ekarri zuen Astira partida amaitzeko hamar minuturen faltan. Zarauztarrak partidaren amaierarte behin eta berriro saiatu ziren Hernaniarren defentsa puskatzen, baina azken minutuetan nekearen ondorioak etorri ziren. Hernaniarrek hau bikain aprobetxatu zuten eta azken jokaldian beraien azken entsegua iritsi zen (14-27).
Azken entsegu honek gauzak oso zail jartzen dizkie Zarauztar gazteei, baina norgehiagokan zehar erakutsitako gogo eta joko berdinarekin jarraituz gero, sorpresa etor daiteke Landaren larunbatean, arratsaldeko 16:30tan jokatu beharreko partidan. Gure gazteek zalegoaren bultzada eskertuko dutenez, bertaratzeko gonbitea egiten zaie errubi zale guztiei zuzendaritzaren aldetik.

AZKENENGO ALBISTEAK > Juniorra
BABESLEAK
 
 
Zarautz Kirol Elkartea | Kale Nagusia 7, 1º. 20800, Zarautz | Tlf: 943.831.463
Lege Oharra | Kontaktua | © 2006 cicenetworks, s.l.