Eskola (09/02/2010).- Zarautz Rugby K.E.ko harrobia egonkortzen ari den seinale, aurreko igandean autobuska gaztetxo joan ziren Hernanin eginiko gaztetxoen jardunaldietan jolastera. Hauetako guraso batzuk autobusean joan arren, beste asko euren ibilgailuetan gerturatu ziren Hernanira Zarauzko presentzia guztiz nabarmenduz. Gaztetxoenak hiru taldetan banatu ziren. Lehendabizi eta Bodas eta Aceiton entrenatzaile zituztela, Alebin mailako 13 gaztetxok jokatu zuten, jokatutako partida guztiak irabaziz. Jarraiean eta Estrada eta Alcedoren gidaritzapean, benjamin mailako 10 gaztetxo jardun ziren jokatutako partiden hirutik bat irabaziz. Emaitza oso ona talde bezala jolasten duten lehen aldia izan zela kontuan izanda. Bukatzeko eta Mikel eta Etxebe gidari zituztela, prebenjamineko 15 gaztetxoek jolastu zuten. Hauen kopurua ikusirik, bi entrenatzaileek gaztetxoenekin bi talde ezberdin egin zituzten eta bi taldeek emandako emaitza positiboekin gustura geratu ziren. Ala ere, emaitza onak izateaz gain eta jardunaldi hauek gaztetxoenak errugbira zaletzeko direla jakitun, antolatzaileak oso pozik geratu ziren gerturatutako gazteak eta euren gurasoak oso pozik bueltatu bai ziren Hernanin jokatutako jardunaldietatik. Zarauzko errugbi eskola zuzen ari da lanean itxuraz.
|