Juniorra (09/02/2010).- Xabi Castaņo eta Aitor Amilibiak zuzendutako Gazte Mailako Zarautz Rubgy K.E. taldeak garaipena lortu zuen larunbat goizean Durango R.T. aurka Astin jokatutako partidan eta datozen astetan Hernani-ren aurka jokatu beharreko finalerditan ikusiko da talde hauetako zein joango den Espainiako txapelketa jolastera. Zarautzen errugbiko historia osoan oraindaino ez da Gazte Mailako talderik sekula sailkatu Espainiako txapelketarako. Beraz, aurtengoa aukera paregabea izan liteke lorpen handi hau lortzeko. Larunbateko partidan, finalerdietara sailkatzeko puntu bakar bat behar zutela jakitun zelairatu ziren Zarauzko gazteak. Ala ere, betiko lez, hasieran lokarturik irten ziren eta lehen zatiko 20. minutuan jokaldi bizi baten ondoren Iosu Alkorta barne aldi bat arte ez zen entsegurik heldu. Uste baino zailago jartzen zieten durangarrek gure gazteei jokoa, eta Zarauztarren defentsako huts egite baten ondoren, Durangarrek beraien lehen entsegua lortu zuten, honekin beraien jokoa indartuz eta gauzak zailago jarriz. Bigarren zatian Zarauztarrak zentratuago sartu ziren eta segituan bi entsegu heldu ziren. Honek, gure Gazteen jokoari lasaitasuna eman zion eta nahiz Durangarrek ere beste entsegu bat lortu, etxekoek puntu bonusa ematen duen laugarren entsegua lortu zuten. Azken emaitza 28-12, zarauztarren alde.Orain Hernaniren aurkako finalerdiak noiz izango diren finkatu zain egon beharko da. Zarauzko Gazteek errugbian historia egin nahi dute eta horretarako zaletuen laguntza eskatzen bai dute. Ezin dugu hutsik egin. +> Partiduko argazkiak
|