ZARAUTZ RUGBY K.E.N GARAIPEN HANDI URIBEALDEA LIDERRAREN AURKA (9-8)
Larunbat arratsaldean, orain arte partida guztiak irabazi zituen Uribealdea liderraren aurka garaipena lortu zuen Zarautz Rugby K.E. Senior taldeak
Talde seniorra pozez partidua amaitu ostean
Seniorra (09/02/2010).- Larunbat arratsaldean, orain arte partida guztiak irabazi zituen Uribealdea liderraren aurka garaipena lortu zuen Zarautz Rugby K.E. Senior taldeak. Garaipen garrantzitsua eta aparta Zarauztarrena. batik bat, lesioen menpeko taldea atera behar izan zutela kontutan izanda. Anton Larraņaga eta Mikel Ezeiza Gazte Mailako jokalariez gain, Pablo Eizagirreren debutarekin moldatu behar izan bai zuen taldea David Viguera entrenatzaileak. Partida aurreikusi bezala oso gogorra izan zen eta defentsako lanean oinarritu zen Zarauztarren garaipena. Bizkaitarrak melean kilo askoz ere gehiago izan arren, etxekoak kastaz eta zuten guztia emanez eutsi ahal izan zioten Uribealdeakoei. Ala eta guztiz, lehenengo jokaldietako batean, bizkaitarren jokaldi bikain batean beraien entsegua etorri zen (5-0). Kolpe honen ondoren iritsi ziren etxekoen erasoko jokaldi honenak eta Uribealdekoeek egin eta Joanesek pasatako bi zigor kolperi ezker, markagailua aurre hartu zuten. Ala ere, Uribealdeak ere bere aukeran ez zuen hutsegin eta 6-8 emaitzarekin joan ziren bi taldeak atsedenaldira. Bigarren zatia ere bide beretik joan zen. Partida galdutzat ez zuten nahi eman etxekoek eta zuten guztia eman zuten aurretik jartzeko. Honela, zigor kolpe bati ezker, Joanesek berriz taldea aurretik jarri zuen (9-8). Azken 10 minutuak amaigabeak egin ziren bertaratutako zaleentzat baina Zarauztarrek eginiko defentsa itzel bati ezker, partida bere horretan geratu zen Astin bildutako guztien pozerako.