Zarautz Rugby Taldea (18/01/2010).- Zarautz Rugby-ko taldeek asteburu borobila izan dute eta Nazional liga eta Euskal ligako senior taldeek nahiz Gazte Mailako taldeak garaipena lortu dute. Kadeteak Getxo handiaren kontrako porrota eta alebinek Gipuzkoako Ligan hiru partidatik bi galdu izana dira emaitza desegoki bakarrak, baina hauek zuzentzen dituzten Josu Galarraga eta Gorka Bodas entrenatzaileak oso gustura azaldu dira gure gazteenek egindako lanarekin . Errugbiko zuzendaritzakoak ere, oso gustura daude bertako harrobiko jokalariak ematen ari diren mailarekin. Nazional Mailako taldeak larunbat arratsaldean Baztan R.T.-ren aurka neurtu zituzten indarrak. Zarauztarren eta Nafarren jokoa guztiz ezberdinak izan ohi dira, eta oraingoan ere ala izan zen. Nafarrak beraien aurrelarietan oinarritutako joko mantso eta indartsuan oinarritu zuten beraien jokoa eta Zarauztarrak berriz, beraien jokoa nabarmentzen duen joko bizi eta esku jokoan oinarritua. Nafarrak gogotsu irten ziren, eta lehen 20 minutuetan Baztango aurrelariak nagusi izan ziren. Zarauztarrak ezinean zeuden eta horrela, 20. minutan nafarren lehen entsegua iritsi zen (0-7). Honen ondoren Zarauztarrak jokoa zabaltzen saiatu ziren eta Baztandarren fisikoa beheraka zihoan moduan, jokoa beraien marka gunetik gero eta hurbilago izatera pasa zen. Nahiz eta bigarren zati bukaera honetan Zarauztarrak erabat nagusi izan, ezin izan zuten entsegurik lortu, baina Joanesek gauzaturiko zigor golpeen ezker, 6-7 markagailu estu batekin iritsi ziren atsedenaldira. Bigarren zatian gauzak lehen zati amaieran bezala hasi ziren, eta horrela, 20. minutuan berriro ere Joanesek gauzaturiko zigor golpe berri bati ezker, Zarauztarrek markagailuan aurre hartu zuten (9-7). Markagailuan zegoen tarte txiki hau ikusiz, Zarauztarrak ez zuten behera egin eta honen ondorioz, egindako presioa eta Baztandarren hutsegite bati ezker, Aitor Amilibiak zarauztarren entsegu bakarra lortu zuten bigarren zatiko 35. minutuan (16-7). Markagailu honekin zarauztarrak gehiegi erlaxatu ziren eta emandako erraztasunen erruz, partiduko azken minutuan Nafarrek entsegu berri bat lortu zuten (16-12), partidaren azken emaitza horrela utziz. Garaipen honi ezker, Zarautz R.T.k datorren urtean ere Nazional mailan jokatzea ia ziurtatzen dute. Honi ezker, minutu gutxiago jokatu dutenek jokatzeko aukera ezin hobea izango dute datozen norgehiagoketan. Hasteko, gure lehen taldeak, Atletiko S.S.i egingo dio bisita datorren asteburuan eta partida honetarako, atseden duen gazte mailako hainbat jokalari deialdian sartuko dira. Bigarren taldeak eta gazte mailakoen garaipen errazak Aste-bukaera polita baita jubenil mailako taldearentzat ere, Gernikan 7-32ko emaitzarekin irabaziz. Partida tentsio handiarekin hasi zen, baina gure gazteek irabazitako uztartze batean eta Iņaki Mandiolak azkar jolastutako baloi bati ezker, lehen minutuetan lehen entsegua lortu zuen talde zarauztarrarentzat. Lehen zatian atakean gogotsu ikusten ziren gure mutilak, arazo gehiena defentsan izaten zutelarik. Ala ere, presioan egindako lan onari ezker, gehienetan baloia irabaztea lortzen zuten. Honela, baloi berreskuratu hauen ondorioz etorri ziren lehen zatiko entseguak Mikel Aceiton, Josu Alkorta eta Mikel Ezeiza-ren eskutik eta lehen zati amaierara 0-22ko emaitzaz iritsiz. Bigarren zatian, nahiz eta puntu bonusa eskuratua izan, mutilak ez zuten behera egin eta partida amaierararte bikain jarraitu zuten beraien jokoa egiten. Ala ere, lehen zatian bezala, bigarrenean ere defentsan lanak izan zituzten eta hauetako batean, Gernikarren entsegua iritsi zen. Partida amaierako emaitza 7-32 zarauztarren alde. Oso ondo ari dira azkenaldian jokatzen Xabi Castaņo eta Aitor Amilibiaren mutilak eta aipatzekoa, azken 3 partidak bonusarekin irabazi dituztela. Bi partida geratzen zaizkie orain lehen liga amaitzeko eta biak puntu bonusarekin irabaziz gero, aukera asko dituzte Espainiako Txapelketan liga jokatzera. Bejon diela. Igande eguerdian aldiz euskal ligako senior taldeak Eibar taldearen aurka jokatu zuen. Lehia gogorra espero zuten Unai Odriozolanek, baina eibartarrak jendez larri etorri ziren eta honek partidua baldintzatu zuen. Ala ere Eibartarrek indarrak iraun zien bitartean gogor eutsi zioten zarauztarren erasoei. Partidua aurrera zihoan heinean, zarauztarren entseguak bat bestearen atzetik etorri ziren. Azken markagailuak (43-0) argi erakusten du Zarauztarrek izandako nagusitasuna partiduan zehar. Garaipen honekin, Zarauzko bigarren taldekoek 3. postua ziurtaturik dute. Ala ere, bigarren postura igotzeko gogotsu daude Zarauzko bodegako jokalari berriak, Kriantzak nahiz Gran Kriantzak. Horretarako Ordiziako taldearen aurka jokatzeko irrikitzen daude, han jasotako porrotari buelta eman nahirik.
|