Seniorra (12/01/2010).- Igande goizean Getxon jokatu zuen Zarautz K.E Rugby Taldeak 2010eko lehen partida Getxo Artea R.T “B”-en aurka. Partida asko bertan behera geratu izan zen asteburuan, Zarauztarrek hotza eta bajei aurre egin behar izan zien garrantzi handia duten 5 puntu lortzeko. David Viguera eta Nico Letha entrenatzaileak, jokoarekin gustura izateaz gain, taldeko jubenilek emandako ekarpena azpimarratu zuten. Ia hilabeteko geldialdiaren ondoren eta lehen taldeko 7 jokalarien bajekin aurkeztu zen taldea Getxon. Denboraldi honetan gehiegitan gertatzen ari den bezala, taldea erabat eraberritu behar izan zuten entrenatzaileek, eta igande honetarako Mikel Aceiton eta Anton Larrañaga jubenilak deialdian izan ziren. Partidua Getxotarren nagusitasunarekin hasi zen, eta lehen zatiko minutu gehienetan Zarauztarren zelaian izan zen jokoa. Talde bizkaitarrak baloiak erraz irabazten zituen, eta gure mutilek nahikoa lan izan zuten Bizkaitarren erasoak gelditzen. Honi lehen zatian 10. minutarako bi kanporatze izan zituztela gehitu ezkero, lehen zatian defentsan egindako lan itzela garbi ikusi daiteke. Lehen zati ia gehiena defentsan pasa ostean, azken minutuetan eta Zarauztarren jokaldi bakanetako bati ezker, zigor golpe bat gauzatuz atsedenaldira 0-3 aurreratuz iritsi ziren. Bigarren zatia jokoz oso ezberdina izan zen. Batik bat, hasi bezain laster, lehen entsegua iritsi bai zen Aitor Amilibiaren eskutik. Jokaldi aparta Zarauztarrarena Baloia bere 40. marran hartu eta aurrean jarritako guztiei iskin eginez, Zarauztarren aldeko 0-8 koa ezarri zuen. Ondoren Joanesek lortutako puntu gehigarriak aldea handitu zuten. Lehen entsegu honek Zarauztarren animoak lasaitu zituen eta beraien jokoa egiteko gauza izan ziren. Bigarren zatian baloiaren jabetza Zarauztarrak diren talde beltzaren esku izan zen, eta horrela bigarren entsegua etorri zen Anton Larrañagaren jubenilaren eskutik. Honek ere 50 m ko korrikaldi baten ondoren lortu zuen bere entsegua. Bigarren entsegu honek partidua puskatu zuen eta hemendik aurrera, getxotarrak partidatik desagertu ziren. Hau baliatuz, azken 10 minututan azken bi entseguak etorri ziren Egoitz Esnaola eta Mikel Aceiton jubenilaren eskutik. Nazional mailako taldearentzat era ona denboraldiko bigarren zatia hasteko dudarik gabe. Nahiz Getxok 2 puntu bakarrik izan sailkapenean, gauzak zail jarri zizkion talde zarauztarrari eta erasoko puntu bonusa lortzeko lana franko egin behar izan zuten. Hala ere aipagarria eta entrenatzaileak gustura egoteko modukoa, lortutako 4 entseguak landutako jokaldietatik etorri zirela, talde honek duen jokoa argi eta garbi erakutsiaz. Errugbia gogorra dela eta denboraldi batean gora beherak daudela jakitun, poztekoa guztiz Zarauzko taldea aurtengoan bereziki izaten ari den baja eta arazoei aurre nola egiten ari den ikustea. Hurrengo astean aldiz, Nazional mailan, larunbatean arratsaldeko 16:00tan Baztan K.E. izango da bisitari Astin. Nafarrei betidanik nabarmendu dien joko mantsoa eta gogorra erakutsiaz etorriko direla eta planteatuko dutela ziurtzat jo dezakegu. Hala ere zarauztarrek beraien jokoa eginez gero garaipena hurbilago izango dute eta hau lortzen saiatuko dira. Garrantzitsua izango da partida honetarako hiru laurdeneko jokalariren bat edo beste errekuperatzea.
|