Eskola (02/12/2009).- Alebin mailan, Gipuzkoa mailako jardunaldiak jokatu ziren aurreko igandean Zarauzko Asti Rugby zelaian, eta azpimarratzeko maila eman zuten Zarauztarrek. Gorka Bodasek zuzendutako taldeak, hiru partidatik bi irabazi zituzten eta Mikel Zumetak zuzendutakoek aldiz, nahiz eta adinean besteak baino txikiagoak izan, maila ederra eman zuten gurasoen gozamenerako. Emaitza hauek ikusirik, errugbi ataleko zuzendaritzak, datozen asteetan bailarako umeek errugbia ezagutarazteko egingo diren ekimenetan parte hartzeko eskaera egin nahi die bai umeei, bai beraien gurasoei .
|