Seniorra (02/12/2009).- Aurreko larunbatean gora begira jarraitu ahal izateko partida garrantzitsua jokatu zuten Zarautz nahiz Ordiziako Nazional mailako taldeek, Zarauztarrek jokoan zauden puntuak ekarri zituztelarik. Ordiziarrak aurreko jardunaldian porrot mingarri bat jaso ondoren gogotsu irtengo zirela jakina zen. Zarauztarrak, irteera gogor honen jakitun izan harren, lehen minutu hauetan beraien entsegu gunetik irten ezinik ibili ziren. Horrela, zazpigarren minutuan, Ordiziarrak markagailuan zigor golpe bati esker aurreratu ziren (3-0). Minutuak pasa ahala ordea, Zarauztarrak presio hau gainetik kentzen joan ziren eta baloia zelai erdian jokatzera pasatu ziren. Horrela, hogeigarren minutuan Ordizia erasoan zela, Garikoitzek hauen pase bat bikain moztu zuen eta zelai erditik bere abiadura probestuz, bakarrik iritsi zen Zarauztarren entsegua lortuaz (3-7). Honen ondoren eta atsedenaldi bitartean, bi taldeek zigor golpe bana gauzatu zuten, 6-10 markagailuarekin iritsiz lehen zatiaren amaierara. Bigarren zatian, Zarauztarrak baloiaren jabetza gehiago izan zuten, meleetan nagusi izanez eta jokatzeko baloi onak edukiz. Ordiziarrak aldiz, banakako jokaldietan eta Zarauztarrek behin da berriz eginiko zigor golpeak baliatzen zituzten Zarauztarren zelaira hurbiltzeko. Honela, 20 minutan Patxik zarauztarrentzat hiru puntu gehiago gauzatu zituen markagailuko tartea areagotuz (6-13). Zarauztarrek tartea handitzearekin batera, jokoa guztiz zikindu zen eta zenbait jokalari kanporatuak izan ziren bi taldeetan. Honen ondorioz, azken minutak luze joan ziren jokalari nahiz Ordiziara hurbildutako Zarauztar zaletuentzat. Ordiziarrak zuten guztia eman zuten partida gutxienez berdintzearren. Baina Zarauztarrak, bat gutxiagorekin zelaian, bikain defendatu zuten zeukaten aldea eta garaipen garrantzitsu batekin itzuli ziren Ordizia aldetik.
|