Gazteen bultzadaz seniorrak garaile
Gazte Mailako errugbi taldeak atsedena izan zuela probestuz, Zarautz Rugby K.E. senior bi taldeak gazte mailako jokalariez horniturik jokatu zuten eta emaitza ezin hobeak lortu zituzten.
Zarautz Rugby Taldea (02/12/2009).- Nazional mailako taldeak, pasadan igandeko porrotan ondoren behar beharrezkoa zuen garaipena Zaragozako Fenix taldearen aurka. Puntuen beharrez, Zarauztarrak gogotsu irten ziren eta lehen minututik ikusi zen etxekoak nagusi zirela zelaian. Presio honen ondorioz, hamargarren minutuan Aitorrek aurkarien defentsa puskatu eta arerio guztiak atzean utzi ondoren partiduko lehen entsegua lortu zuen (7-0).
Atsedenaldi bitartean, Zarauztarrak aragoarrak baino gehiago izan ziren baina zigor kolpe batez lortutako puntuei ezker, atsedenaldira 7-3ko markagailuaz iritsi ziren.
Bigarren zatian gauzak erabat aldatu ziren eta haizearen laguntzaz, Zarauztarrak arerioak beraien zelaian sartu zituzten. Aurrealdean nagusi ziren mele, touch eta ruch ia denetan, eta Zarauztarrak abantailarekin irteten ziren erasora hiru laurdenekin. Aurrealdean oinarrituko nagusitasun honi ezker, David, Patxi, Jon Estrada eta Aitorren entseguak iritsi ziren, bigarren zati honen erdialderako markagailua erabakita utziaz (35-3)
Entsegu kopuruen puntu gehigarria lortu ondoren, David Viguera eta Nicola Letha entrenatzaileak datorren jardunaldiei begira hasi ziren eta ohiko ez den jokalariak zelairatu zituzten. Aurtengo liga luzea izango dela jakitun dira entrenatzaileak eta jokalari denak jokatzeko prest eduki nahi dituzte.

Bigarren taldearen garaipen argia Eibarren (0-53)

Larunbatean lehen taldeak lortutako garaipenari jarraipena emateko asmoz joan ziren Unai Odriozolaren mutilak Eibarrera igande goizean. Bigarren taldeko jokalari ohikoez gain, partida honetan Gazte mailako jokalariek ere parte hartu zuten. Hauek, edade media jaisteaz gain, joko irekiari beste bizitasun bat ere eman zioten.
Lehenengo minutuetan zarauztarrak hotz atera ziren eta kosta egin zitzaien zelaian lekua hartzea. Eibartarrek aurrelarietan zuten pisua medio, meleetan nagusi ziren eta Zarauzko aurrelariek arazoak izan zituzten Eibartarren erasoak geratzen lehen minutuetan.
Partida aurrera zihoala, Zarautzeko taldea bere jokoa egiten hasi zen eta 20.minutuan Gaizka Zulaikak lehen entsegua lortu zuen. Entsegu honen ondoren, taldea erosoago jokatzen hasi zen eta poliki-poliki markagailuan aldea handitzen joan zen. Jokalari gazteen ekarpenaren eredu, atsedenaldirako hauetako Ander Urrutia eta Ander Arregiren entseguak izan ziren.
Bigarren zatian Eibartarrek behera egin zuten eta Zarauztarrak touch eta meleetan nagusi izan ziren. Honen ondorioz eta joko bizi bati ezker, bigarren zatian, Iņaki Osa, Mikel Zumeta, Eneko Alberdi, Aratz Martiarena eta Gaizka Zulaika bigarren entseguak iritsi ziren, batzuk bakarkako jokaldien ondorioz eta beste asko talde lan egokiarekin egindakoak.
Gazte Mailako jokalariek aurreko asteburuan egindako ekarpena ikusirik, Kadeteak lehen postuan daudela jakinik, eta infantil nahiz eskola mailan egiten ari den lana kontuan izanda, Rugbyko kirol arloa lan txukuna egiten ari dela ikus dezakegu, Zarauzko Errugbiari urte batzuetako jarraipena ziurtatuz.


AZKENENGO ALBISTEAK > Zarautz Rugby Taldea
BABESLEAK
 
 
Zarautz Kirol Elkartea | Kale Nagusia 7, 1º. 20800, Zarautz | Tlf: 943.831.463
Lege Oharra | Kontaktua | © 2006 cicenetworks, s.l.