Astebukaera ia borobila
Zarautz Rugby K.E. nazional mailako taldea lehen jardunaldian atzeratutako partida jokatzera joan zen igandean Santanderrera eta defentsako puntua bakarraz bueltatu behar izan zuen etxera.
Zarautz Rugby Taldea (18/11/2009).- ZARAUTZ RUGBY K.E.N PORROTA SANTANDARREN INDEPENDIENTEREN AURKA (17-11)
Zarautz Rugby K.E. nazional mailako taldea lehen jardunaldian atzeratutako partida jokatzera joan zen igandean Santanderrera eta defentsako puntua bakarraz bueltatu behar izan zuen etxera.
Nahiz eta benetan partidu garrantzitsua izan denboraldiko joera ikusteko, zarauztarrak ez ziren oso kontzentraturik irten zelai jokora eta honen ondorioz, hamargarren minuturako 12-0 galtzen jarri ziren. Lehen minutu hauek pasa ondoren, baloiaren jabetza zarauztarren eskuetara pasa zen eta Joanes-ek gauzaturiko zigor golpe bati ezker tartea murriztea lortu zuten (10-3). Lehen zati honetan zarauztarrak nagusi izan ziren, baina etxekoen defentsa puskatu ezinean ibili ziren.
Lehen zatian bezela, bigarrenean ere zarauztarrak nagusi izan ziren. Nagusitasun horri ordea, etekin gutxi atera zioten hamargarren minutuan berriro ere Joanesek zigor golpe berri bat gauzatu zuen arren (10-6).
Ekinaren ekinez, bigarren zati honen erdialdean, Santanderrekoen ostiko baten ondoren, David Viguerak baloia errekuperatu eta kontraeraso bikain baten ondoren Josuk zarauztarrentzat entsegua lortu zuen, partiduari merezitako buelta emanez (10-11).
Partidari buelta eman ondoren ordea, hamar minutu falta zirela, ustekabeko arerio berri bat gehitu zitzaien Zarauztarrei, haizea. Gogor jotzen zuen zarauztarren aurka eta hori dela eta azken hamar minutuak beraien entsegu gunetik irten ezinik ibili ziren. Haizea kontran zutela eta azken minutuan talde osoak plakajeetan egindako hutsegiteen ondorioz, etxekoen entsegua etorri zen (17-11) partidako azkeneko jokaldian.
Gazte Mailako taldea eta Kadeteena bikain
Lehengo taldearekin batera bidaiatu zuten Gazte Mailako Zarautz K.E. taldeko gure mutilek eta nagusiek baino emaitza hobea ekarri zuten Santanderretik, partida bikaina jokatuz gainera.
Partida hasi eta berehala ikusi zen Zarauztarrak nagusi zirela jokoan, nahiz eta lehen entsegua lortzea kostatu zitzaien. Behin lehendabizikoa lortu eta gero, besteak errazago egin zituzten, bai kolektiboki eta baita indibidualki eginiko jokaldi bikainekin.
Markagailuak ere argi erakutsi zuen Zarauztarren nagusitasuna, 0-37. Emaitza honekin, Zarauzko gazteak hirugarren postura igo dira eta bigarren postua puntu bakar batera daukate.
Kadeteak aldiz 0-50 irabazi zuten Gaztediren aurka Gasteizera egindako bidaian. Garaipen eroso oni ezker, gure mutilak lehenengo postuan jarri dira. Meritu handiko txapelketa egiten ari dira gure Kadeteak eta Zarautzen Rugbyko harrobiak ere funtzionatzen duela ikusi dezakegu. Bejon diela.

AZKENENGO ALBISTEAK > Zarautz Rugby Taldea
BABESLEAK
 
 
Zarautz Kirol Elkartea | Kale Nagusia 7, 1º. 20800, Zarautz | Tlf: 943.831.463
Lege Oharra | Kontaktua | © 2006 cicenetworks, s.l.