Seniorren porrot berri bat
Zarautz Rugby K.E-aren porrota Uribeladea liderraren aurka (17-6)
Zarautz Rugby Taldea (09/11/2009).- ZARAUTZ RUGBY K.E.N PORROTA URIBEALDEA LIDERRAREN AURKA (17-6)
Larunbat arratsaldean, orain arte porrotik jaso ez duen Uribealdea liderraren aurka Plentzian jokatu zen partidatik, porrota ekarri zuen Zarautz Rugby K.E. Senior taldeak.
Partidua ongi hasi zen zarauztarrentzat eta zigor golpe bati ezker, markagailuan aurre hartu zuten (0-3). Zigor kolpe honek ordea Uribealdekoak esnatu zituen, eta aurrelarien jokoan oinarritutako jokaldi batean, etxekoen lehen entsegua etorri zen (7-3). Baloiaren jabetza Uribealdearena zen eta hauek argi zuten zein zen beraiei komeni zitzaiena. Ostiko bidez baloia Zarauztarren zelaian jartzen zuten eta aurrealdeko lanean oinarritzen zuten beraien jokoa.
Horrela, 30. minutuan beraien joko zabaltzaileak hegalera bidalitako ostiko berri batean, etxekoen aurrelariek baloia irabazi eta bigarren entsegua lortu zuten (12-3). Lehen zati amaieran ala ere, Joanesek sartutako zigor golpe berri bati ezker, Zarauztarrak markagailuan gerturatzea lortu zuten atsedenaldirako (12-6).
Bigarren zatian Uribealdekoen nagusitasuna gehiago nabarmendu zen eta naiz markagailuan hori guztiz ez islatu, Zarauztarrak asko sufritu zuten defentsan. Baloiaren jabetza beraiena zen, eta aldaketek nagusitasun hori areagotu zuten liderraren alde.
Bigarren zatia aurrera zihoala, Zarauztarrek atzealdean izandako hutsegite baten ondoren, Uribealdeak tartea areagotuz, bere azken entsegua lortu zuen (17-6). Hemendik aurrera, Zarauztarrak defentsako puntu gehigarriaren bila ibili ziren (zazpi edo zazpi baino puntu gutxiagoz galtzeagatik ematen dena). Baina nahiz eta entsegu gunetik gertu izan behin eta berriz, azkenean saririk lortu gabe geratu behar izan zuten.
Gazte Mailako taldearen garaipena Gernika R.T. bizkaitarraren aurka (32-0)
Xabi Castaņo eta Aitor Amilibiak zuzendutako Gazte Mailako Zarautz Rubgy K.E. taldeak garaipen argia lortu zuen larunbat goizean Gernika R.T. aurka Astin jokatutako partidan.
Partida hasi bezain laster ikusi zen, bai defentsan eta bai atakean, Zarauztarren nagusitasuna jokoan. Nagusitasun honi ezker, partida ia guztian, jokoa aurkarian zelaian izan zen. Zarauztarrek defentsan presio handia egiten zuten eta honen ondorioz, gernikarrek baloi asko galdu zituzten. Lehengo zatiaren 20. minutuan etorri zen lehen entsegua, eta handik aurrera, Zarauztarrak nahiko eroso ibili ziren aurrealdeko nahiz eskuko jokoa erabiliz. Azken emaitza, 32-0 zarauztarren alde.

AZKENENGO ALBISTEAK > Zarautz Rugby Taldea
BABESLEAK
 
 
Zarautz Kirol Elkartea | Kale Nagusia 7, 1º. 20800, Zarautz | Tlf: 943.831.463
Lege Oharra | Kontaktua | © 2006 cicenetworks, s.l.