kluba
PRESIDENTEAREN AGURRA | 25. URTEURRENA (.pdf 19MB)
logoZarauzko rugby taldea osatzen dugun guztion partez izan zaitezte denok ongi etorriak orain irekitzen dugun leihatila honetara. Web orrialde honek ez du ZRT ren orria bakarrik izan nahi, baizik eta Zarauzko eta kanpoko errugbi zale guztien leiho eta elkargunea izan nahi du.

Gure asmoa ez da Zarauzko gure Taldeei buruzko informazioa ematea bakarrik, baizik eta gure kirol maite honetan ematen diren berri guztien islada bat bihurtu nahi dugu. Horretarako denon parte hartzea espero dugu, non denen ideia eta proposamenak onartuak izango diren, beti ere errespetua eta laguntasunetik abiaturik denenan, noski.

Gozatu, beraz, eta hartu parte gaurtik aurrera prest dagoen orri honekin, eta lagundu gero eta orrialde hobea eta osoago bat egiten.

AUPA ZARAUTZ RUGBY TALDEA!!
Paul Altuna Riaño
Presidentea
 
BABESLEAK
 
 
Zarautz Kirol Elkartea | Kale Nagusia 7, 1º. 20800, Zarautz | Tlf: 943.831.463
Lege Oharra | Kontaktua | © 2006 cicenetworks, s.l.