Zarautz Rugby Taldea - Rugbyko lagunak

  • Logo Zarautz Rugby Taldea 1
  • Logo Zarautz Rugby Taldea 3
Logo Zarautz Rugby Taldea 2


Rugbyko lagunak

Juan Carlos Estrada, lehendakaria

Beste errugbi taldeekin alderatzen bagara, denok ez gara jokalari ohiak. Hasieratik nahi izan dugu atal hau ez izatea beste beterano jokalari ohien beste atal bat, hori dela eta Zarautz Rugby Taldea eta errugbia gertutik bizi dugun gende multzo bat gara elkarte hau osatzen dugunok , eta hau izan da hasiera batetik gure arteko konexioa. Ez diogu garrantzirik ematen pertsonen jatorri, sexu, adin, kolore, herrialde, jokalariak izan diren hala ez, etab.

Indarrak batu nahi ditugu. Horregatik gure taldea jokalari gazteen gurasoek, aiton amonek eta zaletuek osatzen du. Sekula kirol hau praktikatu ez dutenek ere badute lekua AMRn.

Gure sortzea, edo hobeto esanda birsortzea atal kontzeptu berri honetan (ordurarte jokalari ohiak bakarrik), 2008ko ekainaren 26an izan zen. Hasiera haietan jokalari ohiek eta lehen taldeko 3 jokalarik osatu genuen.

Estrada, Kutxi, Bacalao, Fraca, Fafai, Txitxili Mamut eta Janlik.

Hasierako egunak nahaste handikoak izan ziren, batez ere jokalari ohi talde arrunt bat ez ginela ulertzea zaila izan baitzen. Urtearen amaierarako taldea 28 pertsonek osatzen genuen. 2009an 74 izatera iritsi ginen eta gaur egun 350 pertsonek osatzen dugu.

Denak ezagunak eta etxekoak.

Gure ideia nagusia garbi dago: Zarautz Rugby Taldea maitatzea, ekipoari bakoitzak nahi duen bezala laguntzea (Laguntzaile ekonomiko bezala, tabernan lagunduz, kamisetak saltzen, garagardo azokan lan eginez…), norgehiagoketara gerturatzea, partidez gain egiten diren ekitaldietara gerturatzea (Afariak etab.). Hein batean, bakoitzak ahal eta nahi duen moduan Zarautz Rugby Taldea laguntzea.

Balore hauek betetzen dituen oro, gure artean ongi etorria izango da.  Denon artean taldea BULTZA eta etorkizuneko helmugetara eramango dugu.

Beraz, ongi etorri gure orrira. Eta hitz hauek aprobetxatu nahi ditut zuei gonbitea egiteko eta gure instalazioetara etortzera animatzeko.

Gure helbide elektronikoa: amigosrugby@gmail.com
Gure facebook-a: https://www.facebook.com/AmigosDelRugby