Zarautz Rugby Taldea - Presidentearen eskutitza

  • Logo Zarautz Rugby Taldea 1
  • Logo Zarautz Rugby Taldea 3
Logo Zarautz Rugby Taldea 2


Presidentearen eskutitza

 

Gaizka Zulaika, Presidentea

Urte asko dira Astiko errugbi zelaira hurbildu nintzela, baloi arraro hori zer zen jakin minarekin. Hainbat kirol probatu nituen, baina errugbiak zerbait berezia zuen eta berehala murgildu nintzen kirol berezi honetan. Urteak pasatzen zihoazen heinean geroz eta barrurago nuen errugbia eta gehienbat Zarautz Rugby Taldeak suposatzen zuena:  Bere giroa, bere jendea … Inon ez nuen horrelakorik topatu! Gazteek eta zaharrek famili handi bat osatzen genuen.

Dagoenekoz badira bost urte talde honen, beno hobe esanda lagun-talde honen, buru jarri nindutela nirekin zuzendaritzako kideak zirenak eta direnak. Momentu haietan Zarautz Rugby Taldeak aurretik hartutako bultzadarekin zetorren: Behetik gora. Bultzada horrez baliatu,  lanean gabiltza bai ni eta baita nire lan talde. Pausoz pauso goaz, gure nortasuna galdu gabe, gauzak mantso baina behar diren moduan eginaz.Gure helburua, errugbia Zarautzen eta inguruko herrietan finkatzea eta bertan etorkizuna izatea da. Lan horretarako oinarri finko eta sendo bat beharrezkoa da, eta hau ez da egun batetik bestera egiten.

Hainbat eta hainbat pasa gara eta pasako dira kargu honetatik. Ilusioz eta gogoz lan egiten dugu gaur egun taldearen alde. Nire aurrekoengandik jaso dudan ilusio eta gogo hau pasatzea espero dut nire ondoren etorriko direnei ere. Gure ereserkiak dioen bezala "ADISKIDANTZAN ETA FIDANTZAN DATZA GURE TALDE OSOAREN ARDATZA" eta hau izan da gure bidea betidanik eta modu horretan iritsi gara gaur egun garena IZATERA eta horretan jarraituko dugu, gure helburuak betetzen doazen heinean.