Zarautz Rugby Taldea - Historia

  • Logo Zarautz Rugby Taldea 1
  • Logo Zarautz Rugby Taldea 3
Logo Zarautz Rugby Taldea 2


Historia

 

1978. Urte gogoangarria benetan.

Argentina munduko futbol txapelketako irabazle, Pablo VI.a aita santua hil, Juan Pablo I.ak ordezkatu, hau ere hil eta Juan Pablo II.ak honek utzitako tokia hartu, Sanferminetako istiluak, Espainiar Konstituzioa, Zarauzko Rugby Taldearen sorrera,…

Zarauzko Rugby Taldearen sorrera? Bai, bai, biboteak, bizarra eta Ah-Bah-Nee-Bee abestiaren modukoak modan zeudenean eman zituen lehenengo pausuak rugbyak zarautzen.

Kepa Illarramendi eta “El Rata” deiturikoak (bere benetako izenik ez zuten inoiz ikasi) ekarri omen zuten baloi arraro batekin jokatzen zen jokua zarautza. Garai hartan kirolik egiten ez zuten 17-18 urteko bizpahiru gazte kuadrilarekin harremanetan jarri eta lehenengo entrenamentuak hasi zituzten. Itsasgora zenean Munoan eta bestela hondarretan aritu ziren hasieran. Gerora Leika-ko zelaia, La Salleko hartxintxarreko zelaia eta Aritzbatalde izan zituzten jokaleku.

Hurrengo urtean Zarauzko Kirol Elkartean sartzeko erabakia hartu zen. Freddy Lilly izendatu zuten presidente, Kepa Illarramendi ordezkari eta Josetxo Jimenez izan zen lehenengo entrenatzailea. Orduan jokalari izandako askok oraindik ere Zarauzko Rugby Taldeari laguntzen jarraitzen dute, Garagardo Azokan, Astiko kantinan, egun berezietan,… Argi dago talde honetan jokatu duenak bertako partaide izaten jarraitzen duela urte askotan buruan ere.

Urte asko pasa dira ordutik eta iadanik bibotea eta disko musika ez daude modan, baina hasieratik aldatu ez dena gaztetxoekin lan egiteko konpromezua izan da. Begira bestela 1980. eta 2010. urteko argazki hauek:

Orain ere gaztetxoekin lanean gogor ari dira lanean eta Zarautz Rugby Taldea osasun betean dagoenaren adierazle dira seniorretan bi talde edukitzea (bata historian lehen aldiz Ohorezko B mailan eta bestea euskal ligan), kadeteen eta infantilen taldeak, rugby eskolako taldeak eta eskola kirolean egiten jardunaldien arrakasta.

Garairik onenak oraindik ere iristeko duadela sinisten dugunez, horren alde borrokan eta lanean jarraitu dezagula gure ametsa egi bihurtu arte!

 

Argazki polita, historia polita

 

Azken hamarkada:

Azken 10 urteak taldearentzat onenak izan direla esan daiteke. Baina hau eraldaketa baten barnean etorri da. Duela hamarraldi bat, Paul Altuna presidente zela, kluba indarberritzeko apustua egin zen: Senior taldea Euskal ligako taularen erdian zebilen, eta harrobian jokalari gutxi zeuden. Aldaketa baten momentua zen.

Ekonomikoki lasai genbiltzan, batez ere garagardo azokak eskaintzen zituen diru iturriengatik, eta horregatik indarrak beste lan batzuetan jarri genituen. Argentinar batzuk iritsi ziren taldera, eta honek indarra eta obligazio berriak ekarri zituen gurera. Aldaketaren lehen pausua Luciano “Lutxo” Benitez argentinarraren eskutik etorri zen, taldearen entrenatzailea izatea onartu zuen, eta honekin batera eskoletan kirola sustatzeari ekin genion bai Zarautzen eta baita inguruko herrietan ere. Lehen unetik aldaketa nabaria izan zen senior taldean, eta taldekideen maila izugarri igo zen, 2 urtez jarraian igoera fasea jokatzera heldu zirelarik, 2 fase horietan aurkari bera izan zuten, Getxo Rugby Taldea. Egindako lana emaitzak ematen ari zen seniorretan, ez ordea eskola mailan. 3. urtearen hasieran, eta lan kontuak medio, entrenatzaileak taldea utzi behar izan zuen eta ardura David Viguera entrenatzaile frantziar gazteak hartu zuen, aldaketa honek ere bere fruituak eman zituen.

Denboraldi horren amaieran hausnarketa sakon berri bati ekin zitzaion, Daviden kontaktuei esker, Xabier Castaño errugbi taldera jokatzera etortzeaz gain, Lutxok eskoletan hasitako lanari jarraipena eman zion. Urte ona izan zen hura ere, igoera fase berri batean parte hartu zen, baina Uribealdearen aurka galdu arren mailaz igotzea lortu zen. Goiko mailetan izan zen jaitsiera batzuei esker izan zen hau.

2008-2009. Denboraldian, kategoriaz igotzeko partidetara iritsi zen, eta F.C. Barcelonaren aurka lehiatu ginen, nahiz eta galdu, egun berezia izan zen errugbiarentzat Zarautzen, 2.000 pertsonatik gora elkartu ginen Astiko zelaian, errugbia herritarren ahotan egon zen, inoiz ez bezala. David Vigueraren garaia, 3. Denboraldiarekin batera amaitu zen. Entrenatzaile lanak tandem berri baten esku geratu zen: Xabier Amunarriz eta Fran Puertasen eskuetan. Bestalde Paul Altunak zuzendaritza Gaizka Zulaikari utzi zion.

 


Eskoletan egindako lanak ere emaitzak eman zituen, eta entrenatzaile berriei esker harrobiko jokalari gazteek ere euren aukera izan zuten seniorretan, jende berria, helburu bera. 2 urtez jarraian igoera fasera heldu zen, eta BUC-en aurka hainbeste amesten zena iritsi zen: Ohorezko B mailara igotzea lortu genuen, beste pausu bate emanez.

Talde gazteetan egindako lanak emaitza garbiak eman ditu, eta gaur egun maila guztietan dugu presentzia. Etorkizunak ez du itxura txarrik. Hobe esanda, inoiz baino argiago ikusten dugu.

Gora Zarautz Rugby Taldea!!!

Bultza!!!