Zarautz Rugby Taldea - Garagardo azoka

  • Logo Zarautz Rugby Taldea 1
  • Logo Zarautz Rugby Taldea 3
Logo Zarautz Rugby Taldea 2


Garagardo azoka

Euskal Herrian ezagun dira hainbat eta hainbat herritako Aste Santutako ospakizunak: Segura, Balmaseda, Hondarribia,… era tradizionalean eta ohitura kristauen inguruan antolatutako egunak izan ohi dira. Zarautzen ordea azken urteotanAste Santutan beste era batetako festa eta jai giroa sortu da: ZARAUZKO GARAGARDO AZOKA.
Hau guztia duela 14 urte sortu zen. Rugbya gure artean ez da oso kirol hedatua eta zarauzko taldeak betidanik izan ditu finantziazio arazoak. Beste herri batzuetan antzerako formatuek izandako arrakasta ikusita Zarauzko Rugby Taldea-k ausardiaz heldu zion ekimen honi eta herrian bertan eta inguruetan izandako harrera ikusita asmatu egin zutela esan daiteke.

Arrazoirik garrantzitsuena ekonomikoa izanda ere beraien lana herrian ezagutzera emateko aukera ere bada. Hau guztia prestatzeko lan handia egin behar izaten dute. Abendutik aurrera astero biltzen dira eta Aste Santuko opor egunetan Garagardo Azokan lan egiteko txandaka jarduten dira taldeko jokalari, jokalari-ohi, lagun, familiarteko eta azken batean gure kirola lagundu nahi duten guztiek.

  • Slide Garagardo azoka
  • Slide Garagardo azoka
  • Slide Garagardo azoka
  • Slide Garagardo azoka
  • Slide Garagardo azoka
  • Slide Garagardo azoka
  • Slide Garagardo azoka
  • Slide Garagardo azoka
  • Slide Garagardo azoka
  • Slide Garagardo azoka
  • Slide Garagardo azoka
  • Slide Garagardo azoka