Zarautz Rugby Taldea - Berriak

  • Logo Zarautz Rugby Taldea 1
  • Logo Zarautz Rugby Taldea 3
Logo Zarautz Rugby Taldea 2


Neskak, errugbilari? Noski baietz!

Argazkia: Neskak, errugbilari? Noski baietz!

 

Kirol ezberdin bat probatu nahi duzu? Lagun giro paregabe baten parte izateko prest zaude? Zatoz errugbia probatzera. Badira urte batzuk Zarauzko nesken errugbi taldea desagertu zenetik, baina horrek ez du esan nahi zaletuak falta direnik! Hau dela eta ATE IREKIEN eguna antolatu dugu ZARAUTZ RUGBY TALDETIK. 

Errugbia ezagutzen baduzu, ez baduzu, probatu nahi baduzu, sabelean kilimak sortzen badizkizu…. Zatoz uztailaren 5ean Astira. Helburu bakarra ondo pasatzea izango da! Gazte zein heldu, txiki naiz handi, trebe zein baldar… gure taldean, denok duzue tokia.

Baloi obalatua gertutik ezagutu nahi bazu, eta giro onean primerako arratsaldea pasa nahi baduzu, zure zain izango gaituzu. Besoak zabalik hartuko zaitugu! Beraz, apuntatu zure agendan, uztailaren 5ean, arratsaldeko 18:00etan Astiko errugbi zelaian.

Zarautzen ere, neskak errugbilari!