Zarautz Rugby Taldea - Berriak

  • Logo Zarautz Rugby Taldea 1
  • Logo Zarautz Rugby Taldea 3
Logo Zarautz Rugby Taldea 2


Matthew McDougall, lerroa indartzera datorren australiarra

Argazkia: Gaizka Zulaika eta Matthew McDougall presentazio egunean
Gaizka Zulaika eta Matthew McDougall presentazio egunean

 

Babyauto Zarautz Rugby Taldeak pozarren aurkeztu nahi du atzeko lerroa indartzera datorren jokalari berria. Matthew McDougall da bera, eta dagoeneko etxeko mutilekin entrenatzeko aukera izan du.
29 urte ditu, 187 zm neurtzen ditu eta 101 kg-ko pisua du. Gaztea den arrean errugbi asko du bizkar gainean, azken 10 urteetan goi mailako taldeetan jokatzeko aukera izan baitu. Bai Australian eta baita Espainiako ohorezko mailan ere. 2011 eta 2012ko denboraldian El Salvador taldean aritu zen, eta bitxikeria bezala esan dezakegu Phill Huxford eta Corey Simpsonen arerioa izan zela urte hartako errege koparen finalean, ordiziarrek etxera eraman zuten final hartan.
Atzeko lerroa indartzera dator Matthew eta datorren partidarako prest egongo da. Bilbao Universitario  eta Babyauto Zarautz Rugby Taldea lehiatuko dituen partida horretan ikusi ahal izango dituzte zaletuek australiarraren lehen pausuak.