Zarautz Rugby Taldea - Berriak

  • Logo Zarautz Rugby Taldea 1
  • Logo Zarautz Rugby Taldea 3
Logo Zarautz Rugby Taldea 2


Harmailak hutsak baina errugbi asko zelaian

 

Asti errugbi zelaiko harmailak itxita txapela berria jartzeko lanak direla eta, baina 300 jarraitzailetik gora hurbildu zen zelaira Babyauto Zarauzko mutilen etxeko lehen partidua ikusteko, oraingo honetan maila honetan klasiko bihurtu den CRAT A Coruña taldearen aurka; aurrelari handiko eta eraso joko oneko taldea.

Partidua etxeko taldearen nagusitasunaz hasi zen, lehen 9 minutuetan kanpoko taldeak ez baitzuen Beltzen zelaia zapaldu ere egin. Mele on baten irteeran Ritxard Yurramendik entsegu eremuaren barruan baloia uztea lortu zuen. Aritz Figuerasek bihurketa lortu zuen. CRATen erantzuna iritxi zen minutu gutxitan eta markagailuan 7-6 urreratzea lortu zuen makiletara botatako bi zigor ostikaden esker, baina Babyauto Zarautz taldea bere eraso jokoan zentraturik eta presio konstante baten laguntzaz, Ritxard Yurramendik ostikada lau bat bota zuen baloia entsegu marratik 5 metrotara utziaz eta Cristian Zapateriak entseguan bihurtu zuen. Berriz ere Aritz Figuerasek bihurketa lortu zuen. 35.minutuan Joseba Galarraga kapitainak hirugarren entsegua sartzea lortu zuen 19-6ko makagailuarekin atsedenaldira joateko.
Bigarren zatiaren hasieran talde galiziarrak presio handiagoarekin diferentzia gutxitzea lortu zuen. Baina  Iñigo Lasak entsegu berri bat egitea lortu zuen 49.minutuan baita Aritz Figuerasek berriz ere bihurtzea. Aldaketa batzuen ondoren Dordokaren taldea pixka bat erlaxatu egin zen eta CRAT taldea ahulgune hori arpobetxatuaz bere lehen entsegua lortu zuen 68enean eta bihurketaren ostean 26-16 hurbildu ziren markagailuan. 3 minutu ere ez ziren pasa Cristian Zapateriaren entsegu berri bat iritxi zen arte. Baina CRAT ez zen kikildu eta bere abiadura aprobetxatuaz 2 entsegu berri lortu zituen, 78.minutua zen eta markagailuko 31-28 etxeko taldearentzat mehatxu bihurtu zen. Erdiko sakea egin eta berehala 22 eremu barruan lortutako zigor golpea bihurtzea lortu zuen Aritz Figuerasek 3 puntu berri lortu zituen eta partiduaren amaierara iritxi ziren 34-28koarekin.

Errugbi maila eta emozio handiko partidua huts mantendu zen harmailaren azpian.