Zarautz Rugby Taldea - Berriak

  • Logo Zarautz Rugby Taldea 1
  • Logo Zarautz Rugby Taldea 3
Logo Zarautz Rugby Taldea 2


Graficas Juaristi SL, kolaboratzaile berria

 

Zarautz Rugby Taldeko lehendakari den Daniel Higonek aste honetan bertan aurkeztu du Graficas Juaristi rugby ataleko kolaboratzaile bezala. Astiko Rugbygune instalazio berrietan izan zen ekitaldira, Andoni Juaristi enpresaren izenean, Dani Higon eta Anton Larrañaga errugbi taldearen izenean azaldu ziren. Lehendakariak kolaboratzaile berriak proiektuarengan duren inplikazioa eskertu zuen eta balorazio positiboak egin zituen Juaristi Ostolaza familiak egin duen apustuaz. Graficas Juaristi Asti errugbi zelaiaren inguruko armaila eta publizitate karteletan anuntziatuko da, errugbi taldeko web eta sare sozialetan ere.
Bere 50 urteko ibilbidean, Graficas Juaristi merkatu lokalari zerbitzua ematetik, iberiar penintsulara eta Europako zati handi batera zabaltzera pasa da. Familiako hirugarren belaunaldiak inbertsioan, prozesuen automatizazioan eta produktu berrien fabrikazioan egin du apostu. Horren adibide garbia bobinan egindako forma ezberdinetako etiketen atala, inprenta tradizionaleko atalarekin lotuta non liburuak, katalogoak, korporazio papel, packaging eta publizitate kartelak egiten dituzten, ahaztu gabe tamaina handiko lonak, rollup-ak, biniloak, luma kartoiak eta photocallak.