Zarautz Rugby Taldea2011-12-30
Federaziotik bidali digutena pasatzen dizuet. Norbait interesatuta balego, taldekideekin hitz egin eta elkarrekin joatea ondo egongo litzateke.
To ... ( erderaz ziok baña beno )
Estimados amigos:
Os invitamos al siguiente curso destinado a jugadores, técnicos y árbitros que tendrá lugar el próximo 4 de enero de 2012, miércoles, de 9,30 a 13,30 horas en Kirol Etxea, Sala Aita Manuel, impartido en su totalidad por Don Javier Blanco Solano y que será t...
Harrobia2011-12-16
Larunbat goizean Zarauzko eskola guztietako umeei egokitutako jardunaldia ospatuko da Astiko zelaian.
Goizeko 9:30 tatik aurrera hainbat partida jolastuko dira eta amaitzean hamaiketako eder bat eskeiniko zaie jokalariei.
Esan beharrik ez dago giro ederra biziko dela inguruetan.
Beraz haur edo guraso, gonbidatuak zaudete Astiko zelaira goiz eder bat pasatzera etortzera.
Zarautz Rugby Taldea...

1. Taldea2011-12-14
Larunbat arratsaldean jokatuko da Atlco SS eta Zarauzko lehen taldearen arteko partidua. Talde Donostiarra 6.postuan aurkitzen da eta hasiera batean Zarauztarrentzat partidu erraza izan beharko luke baina talde honekin duen betiko lehia kontuan hartuta ez da bat ere erraza izango 4 puntuak etxera ekartzea.
Beraz, Larunbatean arratsaldeko 5tan partidu gogor bezain ederra ikusi ahal izango da Anoetako zelaian.
Bertan ikusiko gara....

Harrobia2011-11-28
Igande goizean, 10:30 tan gure gazteek Hernaniren aurka partidu garrantzitsu bat izango dute Asti zelaian.
Aurreko asteburuan lehen sailkatua den Ordiziaren aurka galdu ondoren, Hernaniren aurka etxean partidu dotore bat egiteko asmoz aterako dira gure gazteak.
Gaztetxoen partidua eta gero Ohorezko "B" mailako HERNANI - DURANGO partidua izango dugu Asti zelaian.
Aurreko asteetan izandako uholdeak direla eta, Hernani zelairik gabe geratu da eta Zarautzen jolastea adostu da....

1. Taldea2011-11-28
Zarautz Rugby K.E.k denboraldiko lehen porrota jaso zuen larunbat arratsaldean Eibar taldearen aurka jokatutako partidan. Bi taldeak aurreko jardunaldi-arte partidarik galdu gabe zeuden eta partida honekin, Nazional mailako B multzoko lehen postua zegoen jokoan eta Eibartarrak lortu zuten sari hori.
Bi taldeak elkar ondo ezagutzen direnez, garbi zegoen bakoitzak zer joko mota egin nahi izango zuen. Zarauztarrak talde arinagoa eta biziagoa dutenez, baloia mele eta joko itxitik ahalik eta g...
Harrobia2011-11-07
Larunbat arratsaldean Infantil Federatu mailako taldeak Getxoren aurka jokatu zuen Faduran eta nahiz porrotarekin bueltatu, gustura etorri ziren eginiko jokoarekin.
Zelaiaren izenari omen eginez, zelaiaren zati bat urpean zegoen pasadan asteburuan jasotako euri-jasengatik eta ezin izan zen partidua zelai osoan jokatu. Hala ere partidua jokatzeko ez zen arazorik egon eta gustura bidaia alferrikako izan ez zelako. Beste hainbatek ez zuten zorte berdina izan.
Partidari dagokionez, bi ...
